argia.eus
INPRIMATU
Panda hartzak haragijalea behar luke
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko abenduaren 23a
Gauza jakina da panda hartzak banbua baino ez duela jaten. Hartzen familiakoa izanik, haragijalea behar luke izan eta euren gene-sekuentzian hori horrela dela baieztatzen da. Pandak (Ailuropoda melanoleuca) ez du bere baitan zelulosa liseritzen lagunduko dion entzimarik sortzen eta beraz, beste zerbait dago haren hesteetan, digestioa errazteko.

Zergatik, bada, pandak ez du haragirik jaten? Pekingo Geonomika Institutuko Wang Jun ikerlariaren arabera, gustu kontu hutsa izan daiteke, oinarrizko zaporeak detektatzen dituen umami izeneko hargailuen ekoizpena desaktibatuta baitago pandengan. Umami-a okelaren eta antzeko jakien zaporearekin lotuta dagoenez, pandak ez du batere preziatzen haragia.

Pandaren genomak 21.000 gene ditu; txakurrenarekin topatu da antzekotasunik handiena. Une honetan 3.000 panda ale baino gehiago ez daudenez, ahalegin berezia egiten ari dira ikerlariak geneen ezagutzaren alorrean, haren biziraupena bermatzen laguntzeko.