argia.eus
INPRIMATU
‘Nireak dira!’ film laburrak irabazi du Kameratoia'09
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko abenduaren 22a
BLANKANDEKER FILMS taldearen Nireak dira! film laburrak irabazi du Bermeon antolatutako V. Kameratoia (www.kameratoia.com). Bigarren saritua Epalzaren Alargunak taldearen Neguko Hitzak izan da eta hirugarrena Lelokeri Films-en JoselonTXO. Hilaren 12an, goizeko 9:00etan hasita, hamar orduko epea izan zuten 20 taldetan banatutako 115 gazteek antolakuntzak jarritako baldintzekin beren film laburrak pentsatu, grabatu, editatu eta aurkezteko. Bost taldek arazoak izan zituzten eta ezin izan zituzten beren lanak garaiz aurkeztu. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu du Kameratoia.