Irlandarrak ere animatu dira. Euskal Herrian Korrika urte bakoitietan egiten bada, irlandarrek urte bikoitiak aukeratu dituzte. Datorren urtean, 2010ean egingo dute lehenengoa. 1.600 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Belfasten hasiko da Rith 2010 (korrika esan nahi du gaelikoz). Bukaera berriz, Galway Cityn izango da. Martxoaren 10ean hasi eta 17an amaituko da. 400 hiri eta herri igaroko ditu lekukoak.
www.rith.ie webgunea da antolatzaileen gune ofiziala.
Okasioa baliatuz, korrika egin eta bide batez, Irlanda ezagutzeko hainbat egunetako txangoak eskaini dituzte Internetez (
www.extremeireland.ie/tours/rith.aspx).