Irakurleak galdezka: Barneko eta kanpoko landareak

  • Kaixo Jakoba. Bidezkoa da etxe barruko eta etxetik kanpoko landareen arteko bereizketa egitea? Izan ere, berez naturan sortzen dira landareak, beraz denak dira etxetik kanpokoak, ezta? Nerea Sainz de Murieta (Sopela).


2009ko abenduaren 27an

Kaixo Nerea. Landareak, denak zeuk diozun eran, kanpokoak dira, baina nongoak? Non da kanpo hori? Ez da gauza bera Larrabetzuko landare natural bat edo Tasmaniako bat. Espezie bakoitza bere baldintza ekologikoei lotua bizi da, toki bakoitzeko lurrari eta klimari, batik bat. Etxe barruetan urte osoan baldintza jakinak izaten dira, gutxi gorabehera: giro epela (15-25º artean) eta aire lehor samarra. Horregatik barruetan ditugun landareak naturan baldintza horiek ematen diren tokietatik ekarritakoak dira.
Eragin nabarmenena tenperaturak duenez, gehienak naturalki tropikoetakoak edo lurralde epeletakoak dira. Geurean kanpora aterako bagenitu neguko hotzekin ikaragarri sufrituko lukete. Era berean hemen kanpoan ondo bizi den landare bat, haritz bat kasu, etxe barrura sartuko bagenu ez litzateke luze biziko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
2017-12-31 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Etxe inguruan 4-5 sagarrondo ditugu. Noiz inausi behar dira?

Larraitz Aurrekoetxea (Elorrio)


2017-12-24 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba, permakultura erara jarria dugu baratzea, eta azkenaldian barazki artean perretxiko batzuk ari zaizkigu ateratzen. Zer esan nahi du horrek? Eta desorekaren baten adierazle balitz, zer egin genezake zuzentzeko?   

Bego Tapia (Altzo)


2017-10-01 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Hur zuhaitz bat dugu eta urtero ale mordoa izaten ditu, baina heldu ahala guztiak erortzen dira zulo txiki batekin, “hutsik”, ustelduta... Zer izan daiteke? Sagarrondo eta aranen alboan dago.

Ana Zarandona (Etxebarria)


2017-09-17 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo! Baratzea argazkiko belar txarrarekin josita daukagu. Zer da? Ba al dago baratzetik kentzeko modurik? Ahal duzunean erantzuterik izango bazenu eskertuko nizuke.

Asier Altuna (Azkoitia)


2017-09-10 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Veza soloari buelta eman ostean ortuariak landatu edo erein baino lehen karea dantzatzea egoki?

Juan de Atxirika (Murueta)


Eguneraketa berriak daude