argia.eus
INPRIMATU
Flysch, haitzen hitza
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko abenduaren 22a
ZUMAIA eta Deba arteko ondare geologikoari buruzko Flysch, haitzen hitza dokumentala aurkeztu dute Alberto J. Gorritiberea zinemagileak eta Asier Hilario geologoak. Orotara 25 zientzialarik parte hartu dute Tuntuxak ekoiztu duen filmean. Mexikon, Wyomingeko (AEB) basamortuan eta Islandian ere izan dira grabaketa lanak egiten. Euskaraz eta gaztelaniaz egin dute filma, ingelesera itzuliz. Informazio gehiago: http://flyschzumaia.blogspot.com.