Bukatzear dugun urte honetan Arabako Foru Aldundiak euskara sustatzeko kanpaina jarri zuen abian. “Euskara Kolore Bizia” leloarekin hainbat ekimen bultzatu ditu Arabako Foru Erakundeak, eta Eleak izenburuko liburu hau horietako bat da. Hainbat euskal idazleren –Aresti, Cano, Meabe, Atxaga edo Lertxundi, batzuk aipatzearren– testuak ilustrazio dotorez apaindu dituzte, eta hainbat hizkuntzatara itzuli. Euskal idazleen lanak gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, arabieraz eta txineraz irakurtzeko parada eskaini du argitalpenak. Gainera, liburuari erantsi dioten CDari esker, idatzitakoak entzun ere egin ditzake liburua eskuratzen duenak.