Galdera honen erantzunak interes handia piztu du oso aspalditik, eta berriki bi ekarpen osagarri egin zaizkio eztabaidari.
Texaseko (AEB) Unibertsitate Teknologikoa dinosauroak meteorito batek lurra jo ondoren desagertu zireneko tesiaren aldekoa da. Baina orain arte inpaktua Yukatanen izan zela uste izan da eta Texaseko ikerlariek Indiako kostaldean izan zela diote. Shiva Lurreko kraterrik handiena litzateke, urpean dago, 500 kilometroko diametroa du, eta 40 kilometroko diametroko meteorito batek sortu omen zuen.
Bestalde, Clemsoneko unibertsitateko adituen esanetan, dinosauroak ez ziren zuzenean meteoritoaren eraginez desagertu. Meteoritoaren ondorioz, itsasoko ura berotu zen, hautsez kutsatu zen, alga toxikoak izugarri ugaldu ziren eta horrek hil zituen narrasti erraldoiak.