argia.eus
INPRIMATU
Tropela.net-ek Buber Saria irabazi du, euskararen sustapen atalean
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko abenduaren 16a
Tropela elkartearen txirrindularitzari buruzko guneak (www.tropela.net) irabazi du euskara sustatzeko webgunerik onenaren Buber Saria. Euskal blog eta webgunerik onenak nabarmentzea xede duen sariketako gainerako irabazleak hauexek izan dira, atalez atal:

Herritarrentzako zerbitzua:  Turismodebagoiena.com.
Erabilgarritasuna: Trourist.com.
Software librearen sustapena: Diariolinux.com.
Merkataritza elektronikoa: Fitnessdigital.com.
Blog korporatiboa: Linkingpaths.com.
Blog/webgune pertsonala: Mimesacojea.com.

Hain justu, José A. Pérez Mimesacojea blogaren egileak uko egin zion saria jasotzeari: “Uko egiten diot sariari, Buber Sariak propaganda erreminta nabarmenegiak iruditzen zaizkidalako. Gure politikoak eta txiringitoen arduradunak herrialdeetako titularretan Internet hitz distiratsuaren alboan agertzeko erreminta bat dira Buber Sariak”. Buber Sariak Internet & Euskadi elkarteak banatzen ditu.