Historiaren zama

  • Nancy Huston ::Jaiotze markak

    Alberdania

    orrialdeak ::382

    prezioa ::19.50€

Nancy Huston (Kanada, 1953) literatur-teoria zein soziologiaren inguruko hainbat saiakeraren egilea da, eta idazle bezala kontsakratu duten hamabi eleberrik –frantsesez eta ingelesez idatziak–, osatzen dute bere ibilbide literarioaren lekukotasuna. Horien artean, Birth marks (2006) jatorrizko izenburuaz ezagutzen den eleberria dugu, Femina Saria jaso zuena, eta gaur egun euskaraz irakurtzeko aukera duguna, Alberdaniak argitaratu duen Iñigo Errastiren itzulpenari esker.

Jaiotze markak izenburuaz euskaratu den eleberri honetan, azken urteotan literaturari batere arrotza ez zaion memoria historikoari loturiko aztarnak agerikoak dira. Horren froga, liburuaren amaieran eskaintzen den egile beraren oharra eta zenbait informazio iturriren aipamena dugu. Beraz, ene ustez, fikzioa garatzeko gertakari historiko bat eszenatoki gisa aukeratu izanak bilakatzen du eleberri hau xamurra bezain latza.

Idazlearen beste eleberri batzuetan bezalaxe –The mark of the angel (2009)– umeak dira istorioaren kontalari, eta horrek gaineratzen dio gerra garaiko mundu baten tratamenduari nolabaiteko xamurtasuna. Izan ere, gertatzen dena ulertu nahian dabiltzala, haurren pentsamenduak eta sentimenduak imitatzen saiatzen den erregistroaz baliatuz, haien begiradatik abiatuz, inguratzen dituen mundua –etxe barrukoa zein kanpokoa– eta orduko gizartearen egoera transmititzen zaigu. Lau narraziotan banatua, horietako bakoitza ume baten ahotsaz kontatutako diskurtsoak osatzen du; Sol, Randall, Sadie eta Kristina familia bereko lau belaunaldi, jaiotzetiko orban batek lotzen dituena. Solekin 2004ko Kalifornian hasi, eta 1944ko Kristinaren haurtzaroko Alemaniara eramaten gaitu beraz, orainetik lehenera, historiak orainean duen pisuaz jabetzeko, atzera jotzearen beharra azpimarratu nahi duen teknika gisa erabilia.

Baina esan bezala, umeen mundua da protagonista, gerraren testuinguruari inozentzia kutsua txertatu nahiko balio bezala baina, sinetsi daiteke haur baten inozentzian, errudunez mintzatzeko gaitasuna bereganatu duenean? Hemen biltzen da eleberriaren izenburuaren funtsa. Jaiotze markak, historiaren balio eta botere determinatzailea azpimarratzen du; haurtzaroan bizi izandako iritzi zein testuinguru politikoen inpaktuak gure etorkizuneko jarrera politikoa baldintzatzen du. Hemen, Bigarren Mundu Gerraz dihardu baina, ez al da herrialde honetan ere jaiotze markak delakoaz mintzatzerik? Badakizue zertaz ari naizen.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude