Ehorzletzan


2009ko abenduaren 20an
Kakahuatak fruitua lurpean ematen duela ederki jasotzen du bere abizenean, Arachis hypogea. Non arraiotik, ordea, Arachis izena? Genero honek grekoko “arakos-arakis” omen du iturri. “Arakis” hau aixkol edo ilar bat (Lathyrus amphicarpus) izendatzeko izena dute Mediterraneo urrun hartan. Eta zein da uztarri berean lotzen dituen hedea? Biek ala biek fruitua lurpean ematea, omen... Europarrek aixkola ezagun eta Ameriketan antzeko jokaera zuen landare berria topatzean ezaguna zutenaren izenetik tiraka izendatu ezezaguna, agidanean.

Kakahuata da lorea ernaldua lurperatu eta fruitua han, ilunpean hazten dutenetan ezagunena, baina bateren batzuk badira bai. Jokabide xelebre hori duten landareetan nik ezagutzen ditudan gehienak lekadunen familiakoak dira. Ditxosozko kahauataz gain, zalkea edo zuhain-zalkea (Vicia sativa) eta genero bereko Vicia anphicarpa, aixkolak (Lathyrus sativus eta Lathyrus cicera), aitatutako Lathyrus anphicarpus, ilar usainduna (Lathyrus odoratus) eta Lathyrus aphaca, gure artean izen ugari duena: astailarra, manukilarra, txintxirria...

Ez dut ulertzen familia honen ehorzle izaera hori. Dakienak azal beza. Nire ustez bere duen beste ezaugarri bati lotuta letorke: lekadunak eta bakterio batzuk uztartzen dituen tratua. Landareen elikagai nagusienetakoa nitrogenoa da. Hau airean ugaria da, baina lurrean eskasa. Bakterioak sustraietan itsatsi eta aireko nitrogenoa zain eran jartzen dio trukean izerdi gozotik emango dionari. Aberastutako lur hori beste inork probestu ez dezan, bertan bere ondorengoak sortuko dituzten haziak uzten ote dituzte lekadun lur-emaileok? Ala, haziak ernatu ordurako bera lagundu duten bakterio berak, kasta berekoak traturako zain izateko esperantzetan sartzen ditu bere zainen artera? Asmazank!

Txerrien uxarketa-bazka ederra izan dira lurpeko haziok. Txerrien eta zerrien. Gure elikaduraren historiaren jakitegian eta mandioan aparteko apala dute lekadunek. Egun oraindik ere apal horretan ditugun baba handi, baba ttiki beltz eta zuri eta ilarrekin batera goragoko lurperatzaile horien leketako aleek ere makina bat puzker eta putz sortuko zuten milaka urtetan. Ehunka gutxi batzuk besterik ez daramatzate apal horretan babarrunek, ustel egiten duen gure ustean geureenak badira ere. Purrut... 

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude