argia.eus
INPRIMATU
Badok.info: euskal kantagintzaren webgunea
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko abenduaren 16a
Berria egunkariak bultzatu duen Badok.info webgunea euskal kantagintzaren datutegia izateko asmoz jaio da. Euskal musikagintzak 60ko hamarkadatik mende hasierara arte emandako fruituak irakurri, ikusi eta entzun ahal izango ditugu bertan. Biografiak, diskoak, DVD eta liburuei buruzko informazioa, diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka argazki, abestiak entzungai, diskoetxeen biografia laburrak, bideoak... kontsultarako material ugari bilduko dute webgunean.