argia.eus
INPRIMATU
Zuhaitzen arteko lehia bizia sabanan
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko abenduaren 10
Ikerlariek aspalditik duten kezka bat argitze bidean jarri da. Kezka hauxe da: nolatan tropikoetan dauden sabanak ez dira baso trinko bilakatzen? Izan ere, sabana askok baldintza guztiak betetzen ditu baso bihurtzeko.

Erantzunaren lehen zatia erraza da: sabanetan sute ikaragarriak gertatzen dira, eta horrek eragozten du euren transformazioa. Baina zergatik beti zuhaitz eta landare mota batzuk salbatzen dira suteetatik, eta gainerakoak desagertu egiten dira? Suteen ondoren landare espezie asko hazten dira sabanan, baina hurrengo suteak gehienak akabatzen ditu, betikoak izan ezik.

AEBetako hainbat ikerlarik ondorio hau atera du: zuhaitz mota batzuek hainbat landare espezieren hazkundea bultzatzen dutela, euren lehiakide izan daitezkeen zuhaitzak akabatzeko.