Aurtengo hau gogoan dudan udazken biziena da. Usurbilgo kaxkoan, nonahiko kaleetan boladan dagoen udareondo berezia duzue hau, Pyrus calleryana “Chanticleer”. Udazken gorri aparta du; ez du, ordea, kaxkarragoa udaberriko loraldi zuria. Ohioko Clevelandgo kaleetan zeuden udareondoetatik Edward Scanlonek aukeratua. 1950ean udaretarako salgai jarri eta kaleetan ere barra-barra aldatzen hasi zen. Gure herrietan hogeiren bat urte izango dituzte aurrena jarritakoek. AEBetako udal arbolazainen elkarteak urteko kale-zuhaitz onena hautatu zuen 2005ean.