argia.eus
INPRIMATU
Nortzuk dira arbëresheak?
Karlos Zurutuza @karloszurutuza 2021eko uztailaren 27a
Arbëresheak
Arbëresheak albaniar banderekinSara Cusenza
Arbëresheak XV. mendean iritsi ziren Italiara Albaniatik. Calabria, Sizilia eta Apulia probintzietan bizi dira egun eta 100.000 inguru dira. Arbëresheek albaniar identitateari eutsi diote mendez mende, besteak beste, arbërisht hizkuntza, eta bizantziar erritua mantendu dituztelarik. Italieraren eragina jaso duen arren, euren mintzaira oso baliagarria da filologoentzat, otomandarren aurretiko albaniar hotsak mantendu baititu. Piana degli Albanesin ez ezik Siziliako herri gehiagotan topa daitezke komunitate horren kideak, hots, Santa Cristina Gelan, Contessa Entellinan, Mezzojuson eta Palazzo Adrianon. Beste hainbat herritan desagertu arren, albaniar jatorriko hainbat hitz entzun daitezke oraindik bertako siziliar dialektoan. 1880an siziliar askok Amerikara jo zuen, eta hainbat herri, esate baterako, Ybor City (Florida), arbëresheen kokaleku berri bilakatu ziren.