Enplegu politikak

EAJ eta Lopezen Gobernua liskarrean dabiltza enplegu politiken transferentziaren ondorioz. Biak, funtsean, gehiago ari dira eztabaidatzen epeen kontuagatik –urtarrila edo iraila– benetako edukiagatik baino –enplegurako politika osoak, hau da, aktiboak eta pasiboak–. Lopezek kasketa hartu du Madrilgo Gobernuak enplegurako politika aktiboak negoziatu dituelako EAJrekin, Aurrekontuak babestearen ordainetan, eta Lopezekin eta bere Gobernuarekin ezikusiarena egin dutelako. Sindikatu abertzaleak izan dira, hala ere, PSOEren Gobernua eta EAJ salatu dituztenak, ez doazelako mamira.

Langileak eta enpresariak dira Estatuko kutxari beren prestazio eta pentsioentzako dirua ekartzen diotenak. Enpleguari dagokionez, EAEko langileek eta enpresariek 1.130 milioi euro kotizatu zituzten 2007an eta langabeziaren gastua 594,54 milioi eurora igo zen. Horrek esan nahi du Espainiako Estatuko kutxan 536 milioi geratu zirela. Gizarte Segurantzan antzekoa gertatzen da: 2007an 6.165 milioi euro bildu ziren eta pentsioetako gastua 5.745 milioi euro izan zen. Gauzak horrela, enplegu politika aktiboak transferitzeak, politika pasiboak ere ekarri behar ditu berarekin, hala nola haiekin zer egin eta nola finantzatu erabakitzeko gaitasuna. Eta Euskal Herriari dagokio politika horiek kudeatzea. Madrilgo edo Gasteizko nahiz Iruñeako sukurtsalen eskuetan uzteak, esan nahi du finantzatzen jarraitzea enpresari eta sindikatu espainiarrak, edota EAEko nahiz Nafarroako euren sukurtsalak. Hauek oso gustura daude eredu horrekin, beren finantzazio milioidunarentzat balio duelako. Gure subiranotasun politiko faltak, beste behin ere, Madril edota Parisen menpe egotera eramango gaitu.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude