Azkenetik hurbilago

Joxe Iriarte 'Bikila'
Joxe Iriarte 'Bikila'Dani Blanco
Erretiro bezperan nago eta aitortu behar dut biziraupenaren aldetik nola edozein giza jardueraren aldetik, hurbilago nagoela azkenetik edo azkenekotik (adinak ez du barkatzen) aurrekotik edo puntakotik baino. Lasterketan geroz eta atzerago nola, halaxe politika lerroetan. Mendiak igotzen ere zangoak geroz eta motelagoak, eta zer esanik ez, begi bistarekin bezala memori kontuetan, gero eta motzago eta kamutsago. Lagun batek askotan galdetzen dit: “Gogoratzen haiz, hasi eta bukatu arte segidan hitz egiten genuen garaiaz?”. Salbuespen bakarra, aspaldiko kontuak (hori ere, adinaren seinale): haurtzaroko bihurrikeriak, nerabezaroko txolinkeriak edo gaztaroko ustezko balentriak... Horiek detaile guztiekin gogoratzen ditut. Segur aski inkontzienteki birmoldatuak. Norbaitek esan zuen, “Memoriak hasieratik aurrera” idazten edo gogoratzen direla. Arrazoi guztia zuen.

Dena den, atzeko lerroetan kokatzeak baditu bere abantailak. Gustuko borroketan murgiltzeko eta manifetan nahi duzun tokian kokatzeko aukera ematen dizu.

Asko hitz egin da gure belaunaldiaren porrotaz. XIX. mendean Xenpelarrek “lege eder bat jarri bizi gaitezen garbi” desiratzen zuen antzera (eta desioa bete gabe hil zen). Gurea “iraultza eder batekin” amets egiten genuen XX. mendeko 68ko belaunaldia da. Alabaina, munduan iraultzarik ez, eta gurean ezta hamar duroko demokrazia ere. Hala ere, ez ginen oker. Bataila galdu genuen baina gudak –klaseen arteko gudak– hor dirau. Livio Maitan italiar iraultzaile eta marxista petoari entzun nion behin: “Marxen Kapitalaren berrirakurketa bakoitzak indartu egiten dizkit kapitalismoarekiko herra eta gorrotoa”. Egungo kapitalismoak gero eta antza gehiago du Kapitalaren hiru tomoetan antzematen denarekin. Sistema ankerra eta suntsitzailea. Eta gure belaunaldiak burutu ezin izan zuen iraultza, egungoak egin beharko du, bestela humanitateak jai du! Batzuk hasi dira XXI. mendeko sozialismoaz hitz egiten. Horiek bai azkarrak!

Badakit, belaunaldi bakoitzak bere eskarmentutik ikasten duela. Baina, argi daukat, aurrekoen akatsetik ez badu ikasten, berria haren erruak errepikatzera kondenatuta dago. Bi adibide. Bat: Egun kapitalismoa krisi larrian murgilduta dago, ez betiko ordea. Burgesia(k) Estatua(k) lagun, burubelarri ari da ahalik eta hobekien irteteko. Eta aurre egiten ez badiegu aurretik eramango gaituzte. Are... pikutara ere. Horrela izan da aurreko krisialdietan eta horrela izango da oraingoan ere. Bi: Gerra zibil odoltsu baten ondoren ezarritako diktadura luze eta anker batek sortu zizkigun kalteak estaltzeko, oroimena zikiratu nahi diguten herria gara. Oroimenik gabeko demokraziaz mesfidantza izan dezagun nahi dute. Egun, biktimak –azken urtetakoak eta alde batekoak, bakarrik, jakina– aldaretan jarri nahi dituzte. Gainera, udaletxeek eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak hitzarmen bat egin dute biktimak laidotzen dituzten ikur eta oroigarri guztiak ezabatzeko. Alabaina, duela gutxi Donostian paseoan nenbilela: Yagüe Jenerala izeneko kalearekin egin nuen topo. Ez dakizue nor izan zen militar hori? Mola eta Franco bezalako “harakin” bat. Hala ere, Iruñean UPNkoei bezala, Donostia horretan ere gobernatzen duten sozialista jator eta onberei, antza, izen horrek ez die ezer txarrik iradokitzen. Beraz, ez dute memoriarik, edo okerrago, ez du molestatzen. Harrigarria! Gai batzuetan harritzeko gaitasuna galdu izan ez bagenu!

Portzierto! Nazional Katolizismoaren gerizan eta Francoren onespenez Urgull tontorrean eraikitako Jesusen Bihotzaz zer? Ni sutan jartzen nau!

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude