Aoiz, Zubiaga eta Zalloren analisi zorrotzak

  • Espainiako Viento sur aldizkari ezkertiarrak ETAren historia hartu du gaitzat bere azaroko zenbakian eta berau jorratzeko, ezkerreko hiru euskal analisten ikuspegiak bildu ditu, hirurak arras interesgarri eta sakonak. Floren Aoiz, Mario Zubiaga eta Ramon Zallo.
    Analisi luzeak dira eta ETAren historiarekin bat ezker abertzalearena ere miatzen dute, ezinbestekoa den bezala.

    ENAMen historiatik, egungo eta biharko ETA eta ezker abertzaleaz ere aritzen dira. Ondorengo lerroetan, batez ere etorkizun horri buruzko hausnarketei heldu diegu.
AOIZek ENAM-EN erraietatik egiten du bere analisia (PDF). ETAren jardun eraldatzailea azpimarrazen du funtsean, honek armekin –batez ere– edo gabe euskal gizartean aldaketa handiak azkartzeko ahalmena izan duelako eta duelako.

Bere tesi nagusia da, ETA eta ezker abertzaleko jardueren ondorioz nagusiki, eredu autonomikoak porrot egin duela Euskal Herrian eta horren erakusle dela euskal gizartearen gehiengoa nabarmen dela erabaki eskubidearen aldekoa.

“Haien eragin soziala indargabetzeko eta eszenatoki berrietara egiteko edozelako urrats saihesteko, azken hamar urteetan erakunde politiko independentzia zaleengana jo du errepresioak (...) Edozein eratan, kontuan hartu behar da errepresio andana hau, erreformaren krisi sakona eta bere ‘aterabide autonomikoa’-ren ondorio direla (...) Bitxa bada ere, ezker abertzaleak inoizko zailtasunik handienak ditu politika egiteko, baino inoiz ez ditu izan gaur egun adinako garaipen politiko. Estatutuen defentsa inoiz baino ahulagoa da egun, gaur egun inoiz baino indar gehiago ari dira eskatzen euskal gizartearen erabaki eskubidea”.

Artikuluaren azken hausnarketak Altsasuko Adierazpenari egiten dio erreferentzia, berau aipatu barik, eta funtsean, ETAk egoerak azkartzeko duen indarra baliatuz, une honetan Euskal Herrian gerta litekeen aldaketa historikoa azkartzen lagundu beharko lukeela dio. Nola ez du esaten, baina Aoiz Altsasuko Adierazpena egin zen prentsaurrekoan izan zen eta han, Mitchel printzipioak medio, nahikoa esaten zen.

ZUBIAGAk ETAren 50 urteko bizitzaren analisi ideologiko-politiko zorrotza (PDF) egiten du, ahalmen kritiko eta indargune teoriko sendoak dituela erakutsiz. ETA eta ezker abertzaleak Espainiaren garapen sozio-politikoaren baitan, sistemarekin bizi izan duten dialektika zorrotz aztertzen du. Etiken borrokaz mintzo da eta argi iritzi dio, lehia horretan Estatua eta sistemaren ikuspegia garaile atera dela gizartean, “lehenik esparru espainiarrean, gero europarrean (Frantzia) eta azkenik euskal gizartean”. Horren ondorioz, “ordena konstituzionalak bere defentsan erabiltzen zuen biolentzia justifikatzea lortu du eta, aldiz, bere aurka erabilitako biolentziaren justifikazioa ahultzen ari da”.

Argi du Estatuak ezker abertzalea ezker mutur isolatura bultzatu nahi duela, eta Otegi, Diez eta enparauen atxiloketak hor kokatzen ditu. Ikuspegi errealistari ukitu utopikoa emanez, ezker abertzalearen erronka “diskurtso etiko berri bat eraikitzean” dagoela dio, modu horretan “erradikalizazio demokratikoaren hurrengo olatuaren oinarriak jartzeko”. Eta azken ondorioa argia bezain tinkoa da: ezker abertzalearen helburuak berberak badira ere, bitartekoak ezin dira orain artekoak izan. Berak dioen bezala, “gaitza bezain ezinbestekoa da berrikuntza”.

ZALLOk ETAren azken su-etenaren analisi sakona (PDF) egiten du. ETAri leporatzen dio prozesuaren porrota eta, bere azken komunikatuetatik ondorioztatzen du ez dagoela irtenbiderik hark finkatzen dituen klabeetan, hau da, lurraldetasuna eta erabaki eskubidea bere izatea jokoan dagoen negoziazio batera lotzea. Batasunaren etorkizunari buruz tinkoa da: “Batasunak ez du ezeren lidergorik izango, euskal politikaren eragile garrantzitsuenetako baten –hots, ETAren– ekintzak baloratzeari uko egiten badio”. Bi hipotesi ENAMen etorkizunerako: gerta liteke ETA eta ezker abertzale historikoaren arteko desadostasun prozesu bat denboran luzatzea; eta gerta liteke biak berriz bat egitea ETAren klabeetan, eta hori “irrazionala izanik ere, ez litzateke lehen suizidio kolektiboa”.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude