"Obren epaile bakarra denbora da"

  • Aho inguruko bizarrek ez dute aho-bizarrekin zerikusirik.
     

Ur Apalategi
Ur ApalategiDani Blanco

Hara, euskal literatur sistema ipurdi bistan utzi zuen frankotiratzailea!


Bizi eta sufritutako esperientziak literaturarako isuri nituen, baina literatura instrumentalizatu gabe. Zin dagit, halere, errealitateak liburua gainditzen duela egunero-egunero.


Normala inork argitaratu nahi ez izatea!


Liburuak izan zituen trabek liburua bermatu baino ez zuten egin. Pentsa, gerora jakin nuen liburua argitaratzeko ahaleginean zentsuratua izan zen argitaletxe batek dirua eskaini ziola argitaletxe txikiago bati, liburua argitaratzeagatik.
 

Zerrenda beltzera kondenatuta zaude?


Gaia ukitzen ez dudano, ez dut uste. Produktu ona eskaintzen badiet, komertzioa egiten segituko dute, nireekin liburu guztiekin bezalaxe.
 

Eskerrak Kirmen Uribek glamourra ematen diola euskal literaturari, bestela…


Sari horrek gehiago esaten du egungo espainiar literaturaren funtzionamenduaz eta beharrez, euskal literaturaren kalitateaz baino.
 

Inbidia sumatzen dizut...


Sariak joko sozialak dira eta merkatu literarioak funtziona dezan beharrezkoak dira, baina idazleak, bere baitan, ongi daki zein den obren epaile bakarra, eta hori ez da ez epaimahaia, ez salmentak, denbora baizik.
 

Zakurraren bibolinak! Esadazu orain ez zarela idazle profesionala, eta tar tar tar guztia...


Ez naiz ofiziokoa, ez, baina bereizketa hori alimaleko zozokeriatzat daukat, gure azpigarapen kulturalaren ondorio den konplexu bat gehiago. Literaturatik bizi diren eta literatura bizi duten idazleak bereizi beharko lirateke. Bide batez, jakizu hainbat eta hainbat maisu-lan ofiziokoa ez den jendeak idatzi dituela.
 

Izenik?


Tolkien lanbidez unibertsitario filologoa zen. Saizarbitoria soziologoa, Proust diruduna. Eta kontrako adibideak ere eman ditzaket, hots idazle profesionalak zabor literarioa kontainerkadaka ekoizten dutenak. Coelho eta Higgins Clark, kasurako, profesionalak dira.
 

Kasualitatez, ez zara unibertsitateko irakasle alfer horietako bat izango, ezta?


Gutxienez, lau lan dituen pertsona bezala ikusten dut nire burua, idaztea, irakastea, ikertzea eta editatzea. A, eta bide batez, ezagutzen ditudan unibertsitateko irakasle guztiak lanez itota bizi dira.
 

Alfer-alferrik, unibertsitateak zertarako balio duen ikusita…


Unibertsitatearen bokazioa ez da enpresan lan egiten irakastea, ikasleari gizaki gisa hobetzeko formazio intelektual eta humanoa ematea baizik. Ados, zure burua urkatzeko moduko irakasleak daude, baina beste batzuk bizitza aldatzen dizute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude