argia.eus
INPRIMATU
Palomaresi buruzko museoa egin nahi dute
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko abenduaren 03a
Manuel Fraga
Manuel Fraga, Espainiako Turismo ministroa, Palomareseko uretan bainua hartzen 1966an, inguruan eroritako bonbek arriskurik ekarri ez zutela frogatu nahian.
1966ko urtarrilaren 17an, bi B-52 hegazkin estatubatuarrek airean talka egin zuten eta horietako batek lau lehergailu termonuklear bota zituen, Espainiako Palomares herriaren inguruan. Bik su hartu zuten, beste bat itsasoan erori zen eta azkena lehorrean geratu zen, lehertu gabe. Lehertuz gero, hamabist kilometroko kraterra eta 60.000 hildako utziko zituen. Orain, The Wall Street Journal egunkariak Palomaresek hondamenari etekina atera diezaiokeela iragarri du. Udalerriak museo bat eraiki nahi du eta horretarako sekretupean dauden materialak, argazkiak eta dokumentuak argitara emateko eskatu dio AEBetako gobernuari. Museoaren aitzakian, istripuaren benetako ondorioak zein izan ziren jakiteko aukera izango al dugu?