Gerontofobiari stop

  • Karmele Jaio ::Musika airean

    Elkar

    orrialdeak ::164

    prezioa ::14.50€

Karmele Jaio etenik gabe liburuak argitaratzen ari zaigu, sei urteren buruan hiru baditu erdibituak eta horien artean eleberri bi. Bada marka gero! Eta hori gutxi balitz idazten duena ondo saltzen da, izan ere, berrargitalpen bat baino gehiago ezagutu ditu Hamabost zauri (2004) ipuin liburuak. Ez dago zalantzarik, irakurlegoak emakume honek idazten duena erraz eta gozo irakurtzen du. Berak dio ez lukeela eztimieleroa izan nahi, baina harremanen konstelazioetan sartzen da eta horrek nonbait badu biska eragina.
Ez diot leitu zaharra Anna Caballé kritikari katalanari, Lo mío es escribir (2004) liburuari egindako sarreran, oraindik orain, emakume idazleen lanak kritikak ez dituela behar bezala ikusten; aldiz, irakurlegoa gero eta femeninoagoa dela. Eta hortik emakume idazleen arrakasta, eta Europari begira ari zen Caballé.

Beraz, nago Caballék aipatzen duen paradoxa horren paradigma dugula Karmele Jaio. Kritikak gauza asko esango ditu, baina irakurlegorik gabe geure literatur sistemak jai dauka. Eta Musika Airean nobelan zer aurkituko dugun? Niri, asko gustatu zaidana protagonista emakume edadetua izatea da, Uxue Alberdik bere Aulki jokoan (2009) eta Xabier Montoiak Golgotan (2008) paratu berri dituztenen antzera. Gustatu zait, izan ere, kritika feministak –Naomi Wolfen El mito de la belleza (1991) liburua datorkit burura– esaten zuen emakumeok edade batera arte edertasunarekin borrokan aritzen garela eta horrek erremediorik ez duenean, zahartzaroak uzten dituen aztarnen aurkako intentsitate handiko gudari ekiten diogula. Emakume adinduak ikusezinak dira. Ez dira telebistan azaltzen. Ez daude inon. Baina existitzen dira.

Piel que habla (2001) liburuan Marta Azpeitiak gaztetasunaren estetika hainbestetaraino jorratzen den tenorean, gerontofobia sortzea ezinbestekoa dela esplizitatzen zuen. Beraz, Musika Airean duen emakume honen gogoetek eraikitzen dute kontakizuna. Leihotik begira dago. Baina ez ezagutu gabeko eta ezagutu artekoaren fronteran jarrita, Carmen Martín Gaitek esango zukeen modura; ezintasunetik begira baizik. Bizitzea gogoratzea duelako, iraganarekin bakeak egin behar dituelako, memoria lagun.

Elenak, gainera, ez du hitz egitea gustuko, plazari begira dago eguna joan eguna etorri. Baina, halako batean emakume ekuatoriar gazte bat datorkio Iparragirreren antzera kantuz dirua biltzen. Eta, hor egia esan, nahiago zuk, zerorrek, irakurle zure iritzia ematea. Nik aukeran, Eider Rodriguezek Haragia (2007) liburuan etorkin kanpotarrek gure adinduekin duten harremanari egindako begiratua nahiago.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude