argia.eus
INPRIMATU
Itsasoek CO2 “garbitzeko” ahalmena galdu dute
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko abenduaren 06a
Ozeanoak eta basoak dira atmosferara isurtzen dugun karbono dioxidoaren neutralizatzaile nagusiak. Joan den mendearen erdialdetik amaierara bitartean, ozeanoek lan hori egiteko duten ahalmena handituz joan zen, karbono dioxidoaren hazkundearekin batera, baina gauden hamarkadan balaztatu egin da ahalmen hori. Antza denez, zenbat eta CO2 gehiago xurgatu gero eta azidoagoak dira itsasoko urak, eta maila batetik aurrera xurgapen ahalmena galtzen da.

Hainbat ikerlariren ustez, itsasoak saturatuta daude eta CO2 isuriak handitzen doazen heinean horri aurre egiteko ditugun bitarteko naturalak agortzen hasi zaizkigu. Azterketaren emaitzak Kopenhagen klimari buruz egin behar den bileraren atarian jakinarazi dira; agian alarmista izateko interesa egon daiteke...