Irakurleak galdezka: zer landatu?

  • Kaixo, Jakoba. Baserrian iaz atera genituen insignis pinudiak. Orain, garbiketa lanak egin ondoren landaketa berriak egin beharrean gaude. Sekuoia, Douglas izeia eta kriptomeria japoniarra gomendatu dizkigute. Ez dakit egokiak diren edo interes batzuei erantzuten dien gomendioak. Nik nahiago nuke bertako espezieren bat: haritza, ametza… Zeintzuk gomendatzen dizkiguzu?
    Lukas Etxeberria (Amezketa).

Kaixo Lukas. Zerorrek aipatu dituzu bi aukerak. Batetik, lurrak berak eskatzen duena, eta ematen. Haritza eta gaztaina etengabe berritzen. Urtetan pinudia izanagatik altsuma berriak bota eta berea duten lurra berreskuratu nahian. Bestetik, ustiatzaileak, “basozaleak” nahi duena, etekin azkarraren bideari azkar ekin. Ez da azkarraren lana, ordea. Gomendatu dizkizuten koniferoak, hala ere, oso egokiak dira neure ustez. Insignisarenak egin du hemen, ez dugu gehiago ezagutuko. Bueltarik ez duen gaitza sartu zuten Bizkaiko herri batetik eta gorritzen-gorritzen, ahitzen ari dira pinu guztiak.

Basoa neurea balitz denetik jarriko nuke: haritz eta gaztainondo, sekuoia, Douglas izeia eta kriptomeria, baina baita lizar, hagin, gerezi makatz, pago, ametz... Nahasketak onura besterik ez dakar: konpetentziak, badakizu, makalena ere bizkortzen du eta etekina denboran etengabekoa bihurtzen da: orain batzuk, gero beste batzuk, su-egurra dela, biomasa dela, zur-egurra dela... Hori bai, adi nori eta nola saltzen diozuen egurra ateratzeko baimena. Hortxe dago koxka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
2017-12-31 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Etxe inguruan 4-5 sagarrondo ditugu. Noiz inausi behar dira?

Larraitz Aurrekoetxea (Elorrio)


2017-12-24 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba, permakultura erara jarria dugu baratzea, eta azkenaldian barazki artean perretxiko batzuk ari zaizkigu ateratzen. Zer esan nahi du horrek? Eta desorekaren baten adierazle balitz, zer egin genezake zuzentzeko?   

Bego Tapia (Altzo)


2017-10-01 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Hur zuhaitz bat dugu eta urtero ale mordoa izaten ditu, baina heldu ahala guztiak erortzen dira zulo txiki batekin, “hutsik”, ustelduta... Zer izan daiteke? Sagarrondo eta aranen alboan dago.

Ana Zarandona (Etxebarria)


2017-09-17 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo! Baratzea argazkiko belar txarrarekin josita daukagu. Zer da? Ba al dago baratzetik kentzeko modurik? Ahal duzunean erantzuterik izango bazenu eskertuko nizuke.

Asier Altuna (Azkoitia)


2017-09-10 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Veza soloari buelta eman ostean ortuariak landatu edo erein baino lehen karea dantzatzea egoki?

Juan de Atxirika (Murueta)


Eguneraketa berriak daude