Ez da euskarazko hedabideentzako diru-laguntzarik egongo Nafarroan. Uztailaz geroztik hori agintzen aritu da Xabier Azanza Euskarabideko zuzendaria, baina urtea amaitzear dagoela baieztatu du ezetza. Horrez gainera, iazko aurrekontuan gorde zen 9.587 euroko laguntza ere kolokan dago.