argia.eus
INPRIMATU
Foru Aldundiak plan estrategikoa
Foru Aldundiak plan estrategikoa
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko abenduaren 03a
Duela urtebete pasatxo hasi zen motorrak berotzen Foru Aldundia, PPren garaian Euskara Zerbitzua zortzi urtez izoztuta egon ondoren. Iazko abenduan Argiak egindako elkarrizketan, Lorena Lopez de Lacalle Kultura eta Euskara diputatuak bi kontu azpimarratu zituela dugu gogoan: erabilera eta euskara teknikarien sarea. Orain, Euskararen Plan Estrategikoa aurkeztu dute, euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzea eta euskararen erabilera sustatzea helburu dituena. 1.039.978 euroko aurrekontua du. www.euskaraba.com webgunea aurkeztu dute eta euskara teknikariak koadrila guztietan izango direla berretsi.
Aurki, aldizkari honetan bertan artikulu luzea landuko dugu Foru Aldundiaren Euskara Planaz.