argia.eus
INPRIMATU
Charles Darwinen biografia haurrentzat
  • Nicolás Cuvi ::Darwin bidaiaria

    Txertoa

    orrialdeak ::139

    prezioa ::9.95€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
200 urte joan dira Charles Darwin jaio zenetik; 150 berriz, Espezieen jatorriaz Hautespen naturalaren bidez liburua argitaratu zenetik. Hori dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten, naturalista eta biologo ingelesaren omenez. Azpimarratzekoa da alde horretatik Txertoa argitaletxearen ahalegina, 9 eta 12 urte bitarteko umeentzako moduko biografia bat eskaintzeko. Nicolás Cuvik idatzia, Martin Ansok itzulia, ilustrazio dotorez osatuta eman dute argitara Darwin bidaiaria. Liburuko orrietan barrena ezagutuko ditugu Charles Darwinen bizitzako pasadizo ugari. Gainera, amaieran, ariketa sorta gehitu diote.