Biktimak eta enplegu publikoa

PSE, PP eta EAJk eskatu dute ETAren biktimentzat enplegu publikoko lanpostuak gordetzea. Hori izan da Gasteizko Legebiltzarreko azkeneko notizietako bat, zertxobait oharkabean pasatu dena, nahiz eta beste biktima batzuekiko diskriminazio eta irain karga handia duen. Aipatutako hiru alderdiek beren botoak batu zituzten Giza Eskubideen Batzordean, Espainiako Gobernuari eskatzeko Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua aldatu dezala, ETAren biolentzia jasan dutenenganako diskriminazio positiboari mesede egiteko. Soilik EA azaldu zen proposamenaren kontra. Aralar eta EB abstenitu egin ziren.

Lopez eta Basagoitiren Gobernutik “ETAren biktimekin” eramaten ari diren erasoaldia muga jasanezinera iristen ari da gainerako herritarrentzako, beste terrorismo batzuen biktimentzat diskriminazioa eta iraina ekartzen duelako. Euskal Herrian biktima ugari dago eta biolentzia ezberdinetakoak. Batzuk, ETArenak, botere publikoek pribilegiatuak eta mimatuak dira. Eta besteak, gehienak, ahaztuak eta baztertuak. Badaude frankismoaren eta frankismo-ostearen biktimak, Estatu terrorismoarenak (BVE, Triple A, GAL, torturatuak...), genero indarkeriarenak, patronalaren terrorismoarenak kaleratze eta lan istripuen ondorioz... eta abar. Horiek guztiek, edo beren familiek, Estatuaren diru-kutxa gizentzen dute. Eta beraz, ETAren biktimek enplegu publikora heltzeko izateko pribilegioa badute, zer arrazoi dago pribilegio hori gainerako biktimei ukatzeko?

Espainiako Gobernuak Gasteizko Legebiltzarreko eskaera onartzen badu, esplikatu beharko du zein diren bere arrazoiak beste biktimak baztertu eta ahazteko, eta zergatik erabiltzen dituen baztertutako biktimek ere ordaintzen dituzten errekurtso publikoak ETArenak soilik zerbitzatzeko. Beldur gara, beti bezala, azkeneko hauek ez ote diren pribilegiatuko eta beste biktimak, beti bezala, ez ote diren baztertuak izango.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude