argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko abenduaren 03a

Jurgi Kintanak bere blogean esanak: "Zergatik Goihenetxe eta Intxausti bezalako historialari euskaldunak ez dira Euskal Herriko unibertsitateetako historia sailen erdigunean kokatu? Nola eragin dio horrek bertan garatu diren ikerketa proiektuei, historia euskaraz lantzeko aukerei?".

 

Martin Rezolak Tirakan esanak: "Tantaka, jario kezkagarri bat somatzen dut ETB1-ETB2ren arteko aurkezle-esatarien trukean. Transbasea emankor doa euskaratik gaztelaniara, oker ez banago: Asier Aranguren, Urko Aristi, orain Asier Odriozola, eta ahaztuko dudan besteren bat. Gaztelaniatik euskarara, ordez, ur-xirripa mehe dugu transbasea: Jorge Cerrato da korronte biziaren aurka urak zentzu horretan pasa dituztenen kandidatuetarako bururatzen zaidan bakarra. Zergatik? Ez al litzateke albiste pozgarria izango Ana Urrutia ETB1ean ikustea eguraldiari buruzko iragarpenak euskaraz egiten, edo Afrika Baeta euskarazko albistegian?".

 
 

Jokin Mayo, Lezoko Institutuko zuzendariak Kontseiluak sortutako Euskalgintzaren mapaz Berrian esanak: "Harriduraz, ikusi dut Lezon, azken hogeita hamar urteetan euskalgintzan, euskararen berreskurapen eta normalizazioa lortzeko herriak izan eta dituen eragile indartsu eta eraginkorrenak ez direla agertzen. Ez Lezo Herri Eskola, ez Lezo Institutua, ez Haur Eskola. Horratx! Kultur Elkartea, Oroitzene AEK eta Lizeo ikastola agertzen dira mapan. Kontseiluan galdetuta, Topagune eta Ikastolen Elkartearekin jarri omen dira harremanetan".