Arantzan zu

Acacia collinsii
Acacia collinsiiDe.Academic.ru
Txingurriekin elkartzeak on dagien landareen artean Acacia generoko espezie batzuk badira Amerikan. Acacia collinsii bezalako benetako akaziak, ez geure sasi-akazia, Robinia pseudoacacia. Elkar mainatuz, akaziek elikagaiak ematen dizkiete txingurriei eta hauek landareak zaindu, babestu eta kontu egingo dituzte.

Akaziak bere babeserako ditu arantzak, galantak arantzak, eta txingurriek arantza horiek zulatu eta mamia jango diote. Horrela, arantza lehortu eta gogorrago egingo da, animalia belarjaleetatik zuhaitza hobeto babestuz. Era berean, hustutako arantza horietan bertan ostatu hartuko dute txingurriek. Zazpi cm3 dute, gutxi gehiago, arantza zulook eta 30.000 inguruko txingurri hiria osatzeko adina arantza bereganatuko dute. Landarea ederki zainduko dute, inguruak etengabe patruilatuz. Beste intsektuek, onddoek, landare igokariek... elorrio dute akaziarengana hurbilduz gero. Zuhaitzaren enborraren bueltan lurra ondo izakituta, inongo landarerik gabe garbi mantentzen dute. Akaziak, ordainetan, mantenu osoan izango ditu txingurriak, majo elikatuta. Nola gainera! Zuhaitz gehienena bezala, akaziaren ahulgunea hostoa da. Biguna, hozkadaka erraz erauztekoa, gaitza erraz sartzekoa... Bada hortxe, hostoetan jarriko dizkio akaziak txingurriari haien zaintzaren ordainetako txerri-muinak, eta ez nolanahikoak! Hostoaren txortenean eta mutturrean garatzen dituen lupu edo koxkorretan nektarra, bestelako karbohidratoak eta koipeak pilatzen ditu landareak, txingurrien gozagarri.

Arantzetan txingurriak dituzten akaziak, ez dituztenak baino lasaiago bizi dira. Adibidez, belarjaleengandik babesteko fenolak eta tankerako gai gutxiago ekoizten dute.

ASTEKARIA
2009ko abenduaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude