argia.eus
INPRIMATU
Andoni Egaña
Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2009ko abenduaren 06a
Maialen Lujanbio: “Bertsogintzan beti aritu da mugarriak jartzen. Meritua ematen diot, besteak beste, hainbeste urteren buruan kapaz delako bere burua txapelketarako motibatzeko. Konziente izan da bere katebegi funtzioaz eta bere burua helburu kolektiboetarako ere eskaini du. Bestelade, oso estrategia zalea da, eta prestaketa eta lehia gustatzen zaio. Aurten ere hortxe-hortxe ibiliko da”.

Amets Arzallus:
“Berea egingo du finalean. 24 orduz horrelako prestaketa bital batean bizi da, egun osoa dago piztuta, minutuero ari da entrenatzen. Gehien estimatzen dudana bere herritartasuna da, mila plaza desberdinetan kantatzen du, eta bere aurrean duen pertsonarengandik oso gertu kokatzen da beti. Bere bertso dohain guztien parean jartzen dut hori”.