argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2009ko abenduaren 06a

Mila Beldarrain idazleak Euskonews & Median: "Emakume naizen aldetik emakumearen egoera errebindikatzen dut. (...) Ez dut uste gizarteak behar den moduan zaintzen duenik seme-alabak izateko aukera. Ildo horretan hainbat gauza aldatu beharko lirateke, eta gu geu ere aldatu beharko ginateke. Emakume izateak nire pentsaera baldintzatzen du. Bizi dudana kontatzen dudalako errebindikatzen dut. (...) Irakur nazaten idazten dut. Liburu bat ez dago bukatuta inork irakurtzen ez badu. Eleberriak irakurriak izateko idazten dira. Izan ere, idazlearen eta irakurlearen arteko iritzi-nahasketaren emaitza da eleberria. Bitartean ez da ezer, niretzat ez du zentzurik".