Zientzia-hezkuntza...

Amatiño
Amatiño
Zientzia-hezkuntza... maldan behera doala, alegia. Zientziaz eta teknologiaz baldintzatutako gizartea omen gurea. Hau da zenbait pentsalari eta idazleri sarri entzun eta irakurri ohi zaien kexua. Zientzilariak eta teknologoak kezka dira, ordea, esparru honetako gero eta bokazio gutxiago delako eta zientziaren kontrako jarrerak nagusitzeaz gainera bidezidorrik errazenen aukera ugaltzen ari delako.

Estatistikei bagagozkie, gure ongizatea zientzilarien eta teknologoen inbertsio, garapen eta berrikuntzari zor diegu batez ere. Komunikabideei jaramonik eginez gero, berriz, gizartean hitz egin letretakoek hitz egiten dute. Horregatik ez da samurra, esaten denaren eta egiten denaren arteko lotura aurkitzea. Hainbatek badaki zer egin nahi duen eta nahi duen hori egiteko gertu dago. Beste zenbaitek, ostera, ez daki sekula berak zer egin nahi duen, baina beti daki besteek zer egin beharko luketen.

Inbertsiorik, garapenik eta berrikuntzarik nabarmenenak zientzietakoen eskutan daude, baina iritzi publikoa nahiz publikatua zientziatik eta teknologiatik urruti dira. Eta erabaki-postuetako agintaririk gehienek ez dute hezkuntza zientifikorik.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude