Maskulinitateaz

Garbi frogatuta dago gizonok (artikulu honetan “gizon” = gizaki ar) ez garela osasungarriak ez geure buruarentzat, ez besteentzat –bereziki, emakumeentzat–, ez planetarentzat. Kontua da lehertzeko zorian gauden –eta sarri lehertzen garen– presioko eltzeak garela. Indarkeria munduan askoz gehiago da gizonok sortua emakumeek baino: azterketa batzuen arabera, lautik hiru. Eta adibidez, emakumearen aurkako bortizkeria geure buruaren kontra daukagunaren beste adierazpen bat baino ez bada, uste duzue Zigor Kodea gogortuta konponduko dela hori?

Ezkor samarra naiz berehalako aldaketei buruz. Familian eta gizartean transmititzen diren genero-rolak oso nekez ari dira aldatzen. Egiten dira kanpainak etxeko lanak partekatzeko, edo ikastetxeetan berdintasunaren balioak lantzeko... baina ezer gutxi da hori beste alde guztietatik datorkigun zaparradaren aurrean. Arazoa konplexua da, eta iruditzen zait gakoa “gizon izaten ikasteko moduan” dagoela beste ezertan baino gehiago.

Gizasemeok arazo handi samarrak ditugu geure buruarekin, sakon hausnartu beharrekoak: sexismoa, genitalizazioa eta bereizketarena, besteak beste. Interesatuak hor du James B. Nelson-en La conexión íntima. Sexualidad del varón, espiritualidad masculina (Bilbo, 2001). Gizonontzat geure genero-nortasuna eta indibiduazioa lortzeko prozesua zaila eta kontraesanez betea dagoela diote adituek, eta noraezean eta estropezuka egiten dugula bide hori: mutilok sarri ez dugu amaren gonapetik bere garaian eta ondo irteten asmatzen, horrek berekin dakartzan arazoekin (amari gehiegi atxikitako seme ezkondu edo ezkongabeen kontu hau nabaria da Euskal Herriko baserri-giroan); edo emakumearen ebaluazio negatiboaren poderioz ikasten dugu gizon izaten, bestela ere sexismoak gure oroimen kolektiboan ondo sustraiturik duen ideia! Ez al da, bada, emakumea “gizon akastuna”? Izu-ikara diogu “emeegiak” izateari, baina ezin emakume gabe bizi. Eta amarengandik bereizteko borrokan gabiltzanean, non da gizon izaten ikasteko beste eredua, aita alegia? Sarri, absente; eta eman ezazu aita galduaren bila bizitzaren erdia!

Gizarte patriarkaletan gizonon egoera pribilegiatua da emakumeenaren aldean, baina faktura garestia ordaintzen dugu horregatik. “Akojonatuta” bizi gara behar bezain gizon ez izateko beldurrez: guk funtzionatu egin behar dugu, arrakastatsu izan, beti “zakilixut”, tente potente, ohean eta bizitzako arlo guztietan; gaizki digeritzen ditugu ahultasuna eta porrota... Gurea gogortasuna, kontrola eta garaipena da; intimitatea, sentimenduak eta lotura emozionalak emakumeen txepelkeriak... Gizontasun hori geure buruari frogatu eta besteei erakutsi beharrak sortzen duen estres eta larriak –lanean, gimnasioan edo tabernan ito ezin dugunean– maiz aurkitzen du ihesbide zakarrik emakumearen aurkako amorruan.

Emakumeek urteak daramatzate beren buruaz hausnarketa egiten, mugimendu feministaren bidez, eta abar. Gizonok, apenas. Baina zer gertatzen zaigun hausnartu eta gizon izateko beste era bat bilatzeko dinamika berririk sortzen ez bada, konponbide eskasa du honek. Non hasi? Ba, “gizondegietan”: elkarte gastronomikoetan, kirol eta aisialdi-elkarteetan (ehiztarienak eta alardeak antolatzekoak barne), erlijio-erakunde edo Elizetan (bide batez, ospatu nahi nuke Eliza Luteranoko kristauek Eva Brunne –gainera, beste emakume batekin ezkondua– izendatu izana Estokolmoko gotzain izateko), eta segi guraso-elkarteetan, sindikatu eta alderdietan, auzo-elkarteetan... Galdetzen hasita, aizue, zergatik ote dabil hain gizaseme gutxi yoga-taldeetan? n

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude