argia.eus
INPRIMATU
Lloyd, MacKean, Roca... komikigile ezagunek bisitatuko dute Getxo
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko azaroaren 29a
David Lloyd, Dave McKean, Paco Roca eta Mark Buckingham etorriko dira, besteak beste, Getxoko Komiki eta Manga Azokara. Zortzigarren edizioa hilaren 27an, 28an eta 29an egingo da, bi gunetan bananduta: komikiari eskainitako karpa Areetako Geltokia plazan kokatuko dute; mangaren gune berria, aldiz, Erromoko Santa Eugenia plazan. Orotara 100 stand baino gehiago jarriko dituzte bi lekuetan. Komiki-dendek, aldizkari eta fanzineek, argitaletxeek... sektoreko eragile guztiek izango dute lekua erakusketak, tailerrak eta hitzaldiak eskainiko dituen edizioan. Aurten Purita Campos ilustratzailea eta Juan Carlos Eguillor artista omenduko dituzte. [www.salondelcomicdegetxo.net]