argia.eus
INPRIMATU
Leizarragaren ‘Kalendrera’, berrargitaratua
  • Joanes Leizarraga::Kalendrera

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::119

    prezioa ::9,50€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko azaroaren 29a
1571. urtean lehenengo aldiz argitaratu zutenetik urte asko joan da, baina oraindik jatorrizko edizioaren faksimila argitaratu gabe zegoen. Horregatik Euskaltzaindiak beharrezko ikusi du Joanes Leizarraga Beraskoizkoaren Kalendreraren edizio berri hau mundu guztiaren esku jartzea. Esan bezala, egutegiaren faksimila bildu dute edizio berri honetan, Parisko Bibliotekak utzita; baita Xabier Kintanaren testu bat ere, lau hizkuntzatara itzulia. Lehenbiziko euskal egutegi hau ez da, jakina denez, Leizarragaren obrarik ezagunena. Apaiz kalvinistak Iesu Christ gure Iaunaren Testamentu Berria du ekarpen garrantzitsuena. Alabaina, bere laburrean, lan honek lekukotasun-balio handia dauka.