Hormetatik gora

  • Juan Ramon Makuso ::Huntza hezur berritan

    Erein

    orrialdeak ::80

    prezioa ::9€

Felipe Juaristik, liburuko hitzaurrean, Makuso “pentsalari poeta” dela dio. Ez da definizio txarra poesiari buruzko gogoeta eta gogoeten poesia egiten duenarentzat. Makusok badaki poesia ez dela agortu, eta oraindik balio duela barruak askatzeko. Bestalde, badaki lirika ez dela gizakiari lagun egiten dion adornu hutsa, ezta beroaldi bat edo olgeta bat ere. Heideggerren eskolakoa da Makuso, eta serio hartzen du lanbidea. Zentzu horretan, poesia eta filosofiaren uztarketa sentimental baten bila dabil.

Poesiaren eta filosofiaren mugetako diskurtso eta tonuarekin, beraz, pentsalariaren sakontasuna espresio-bide poetikoetara makurtzen ahalegindu da. Mundua eta giza natura poetizatzea, hori da bere antsia metafisikoa. Poesiak erreala ez dena deskribatzen duela uste dutenentzat irakurgai harrigarria gerta daiteke hau, eta filosofia serioa dela uste dutenentzat samurtasun lezio bat izan daiteke. Makusok bere beldur eta dudak agertzen ditu liburu honetan, eta baita etsipenaren gainditzeari buruzko gogoetak ere. Huntza hezur berritan unibertso pertsonal baten agerpena da, giza unibertsoaren azalpen modura. Poema osoenak eta ederrenak, ordea, ez dira etsipenezkoak, ezpada baikortasuna darienak. Bietatik dauka liburuak, bietatik edaten du Makusok, baina era positiboan hitz egiten digunean jotzen du goia.

Halabeharrez, ausartak galtzen diren eremuetan galtzen da idazlea: esan ezin dena esateko ahaleginean. Errenteriarraren hirugarren poema liburu hau pausatuagoa eta monotonoagoa da aurreko biak baino, baina pausu bat harago dagoela iruditu zaigu. Bizitzeak hil egiten du (Beta, 2004) eta Hiri gorazarre (Elea, 2006) bilaketa izan baziren, kausitu du idazleak bere hiria, huntzak jana. Hiri hori pentsamenduz egina dago, eta baita ametsez ere. Horregatik, pentsamendu sistematikotik poesiarako hainbat ate dauzka, irakurleak zeharkatu beharrekoak.

Poemak arintasunez idatziak eta pisu gabekoak maite ditugunontzat Huntza hezur berritan lan zurruna da. Poesiaren bidez pentsamendura iristea da idazlearen obsesioa, eta jakin arren helburua zaila dela, hizkuntzaren mugetan galtzeko arriskua bere egiten du. Pultsu poetikoa falta zaie poema batzuei –nahiz eta ikaragarriro lirikoak izan–. Astuntasun honen iturburua erritmoan dago, atentzioa eta gozotasuna estali egiten baititu kontzeptuaren loditasunak. Baina esan dugu lehenago ere: poesiari buruzko gogoeta da, eta gogoeten poesia.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude