Euskal musika tradizionala abiapuntu, ikertuz eta arriskatuz

  • Iñaki Plaza eta Jon Garmendia ::20 hatz

    Baga Biga

    iraupena ::54´19´´

    prezioa ::12.50€

Plaza eta Garmendia eskarmentu handiko musikariak dira; hori baino gehiago, euskal instrumentu tradizionalekin ikerketak egiten dihardute aspalditik, baita ezagutza hori dibulgatzen ere. Hainbat musikariren diskotan esku hartu izan dute –Berrogüetto, Ibon Koteron, Faltriqueira, Tejedor…– eta oraingoan, denboraz eta mimo handiz, estreinako lana prestatu dute. Disko hau beraien bizipen eta lagunen –Xabier Zeberio, Maite Garcia, Tactequeté, Guadi Galego, Tejedor…– erretratu erraldoi baten antzekoa da eta bertan, trikia gidari dutela, folkaren ur ezezagunetan murgildu dira mota askotako perkusioak, albokak, txistuak –elektronikoki ere garatuta– eta beste instrumentuek lagunduta, ur azpian dauden bestelako sonoritateak aurkituz. Lan dotorea da, zentzu guztietan oso zaindua.

[www.hogeihatz.com]
"Nondik gatozen argi izanez gero, esperimentazioa beti da aurrerapausoa"

Halako lan batekin estreinatzeko, baliabide asko behar da eta asko sinistu behar da proiektuan…


Bai, hala da. Argi genuen gure gustuko lana egin nahi genuela, eta horregatik ez dugu zalantzarik izan bitartekoak lortzeko. Grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak egiteko hamalau hilabete inguru behar izan ditugu; baina gauzak ongi egiteko gogoa genuen denbora hartuta.

Kantu gehienetan, nahiz eta instrumentu asko batu, trikia da nagusi…


Bai. Erabiltzen ditugun tresna gehienak oso melodikoak dira, ez dute oinarri harmoniko bat egiteko aukerarik ematen. Gehienetan trikiaren presentzia nagusitzen da, eta txistuak, albokak... doinu lagungarriak egiten dituzte, trikiak oinarri sendoagoak sortzeko aukera ematen digu-eta.

Preikestolen kantak misterio kutsua dauka. Natura da zuen inspirazio handiena, naturaren misterioa, alegia?


Preikestole Norvegiako txoko izugarria da, fiordo baten gainean altxatzen den 600 metroko harkaitza. Behin ikusi, eta hurrengo urtean txalaparta jo genuen han. Inspirazio iturria gure bizipenak dira, naturarekin, bidaiekin, lagunekin eta etxekoekin zerikusia dutenak.

123 kilometro nahikoak dira amets bat gauzatzeko?


Elkarren artean ditugun kilometro kopuru hori oztopo izan beharrean, horri buruz ere abesti bat egin genuen. Amaia Agirreren hitzek ezin hobeto azaltzen dute proiektuaren funtsa.

Folkak ere ematen du esperimentatzeko mila bide, ezta?


Bai. Gure jatorria euskal musika tresnak dira eta musika tradizionala, baina gauza berriak probatu behar dira. Ohiko erritmoak ikuspegi berrietatik landu ditugu, erritmo eta eskala berriak ere jorratu ditugu; eta ohiko musika tresnen jatorrizko soinuak ere aldatu ditugu gaur egungo teknologien bidez. Nondik gatozen argi izanez gero, esperimentazioa beti da aurrerapausoa; garapenak beti dakar nolabaiteko apurketa.

Azkenak
Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Apunte batzuk atarikoan

Autonomia erkidegoa eratu zenetik, datorren apirilaren 21ekoak hamahirugarren hauteskundeak izango ditu Eusko Legebiltzarrak. Behin baino ez du gobernua osatu EAJ ez beste alderdi batek; orduko hartan, 2009an, ezker abertzaleari aurkeztea galarazi zitzaiola baliatuta, PSE-EEk... [+]


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzietan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Eguneraketa berriak daude