“Nola utzi dezakegu politika abokatu eta ekonomialarien esku?”

Pedro Miguel Etxenike
Pedro Miguel EtxenikeAxier Lopez
Soluziorik ez duena ez bada problema, erantzunik ez duena galdera ote da?


Hara hurrengo Nobel sariduna!


Seigarren errenkarnazioan emango didate! Arraroa, ordea, ez da ni Nobela ez izatea, Asturiasko Printzearen sariduna izatea baizik. Ea zenbat euskaldunek irabazi duten hori!


Politikan ibilbidea egin duten zientzialariak bezain gutxik.


Zientziaz eta teknologiaz hainbeste elikatzen den gizarte batean nola utzi dezakegu politika abokatu eta ekonomialarien esku? Zergatik ez sartu zientzialariak, filosofoak, bertsolariak? Erretzeari uzten badio, Andoni Egaña proposatzen dut kultur sailburutzarako.

Esadazu berriz zientifikoki formatutako gizartea libreagoa eta demokratikoagoa dela.


Zientziaren printzipio orokorrei, jarrerei, eta eraginei buruz zeozertxo jakin behar genuke denek. Horregatik, probokatzeko, handinahi eta kultu-ustekoei beti galdetzen diet zer iritzi duten termodinamikaren bigarren printzipioaz.


Nork kontrolatzen du zientzia?


Inork ez, baina erabiltzeko medioak dauzkatenek erabiltzen dute. Zentzu horretan, XX. mendea zientzia eta teknologiaren garaipena izan da, baina gizateriaren elkartasunaren erabateko porrota.

Bonba atomikoa, ederra garaipena!


Boterera zoro bat iristeko aukerak ez direnez txikiak, normala da zientziaren dualitatearekin jendea beldurtzea. Baina, oro har, zientziak ez du bizitza zoriontsuagoa egingo, bai humanoagoa ordea.


Zientziak mundu honi eman dion abiada humanoa da?!


Esponentzialki aldatu da mundua, eta horixe da dagoena. Telebistak 38 urte pasa zituen 50 milioi pertsonako merkatu batera iristen, Internetek lau, eta Facebook-ak bi. Hori bai, oraindik ere, ikertzaileen kuriositateak dakartza aurrerapenak.


Zertarako nahi dituzu aurrerapenak inork ez badaki zertan ari zareten?


Ados, gure ardura soziala da gure lana zabaltzea, baina nork daki zer ikertzen ari den euskal filologo bat? Einsteinek zioen gisan, gauzak ahal bezain sinple esplikatu behar dira, baina ez sinpleago.


Oso sinple mintzatu zen Hiroshimakoa baino bi hilabete lehenago bonba atomikoa ez zela sekula lehertuko esan zuena...


IBMko lehendakariak, bere garaian, munduan bost ordenagailurentzako merkatua zegoela iragarri zuen; 1977an, Digital-eko buruak ez zuen motiborik ikusten gerora bakoitzak bere ordenagailu pertsonala izan zezan... Etorkizuna ez da lehen zena, beraz zientzian iragarpenik ez!

Seigarren errenkarnazioan Nobela nahi baduzu busti beharko duzu ba...


XXI. mendeko hitz gakoak ekologia eta neurozientzia izango dira.

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude