argia.eus
INPRIMATU
Mutazio genetikoak begien bistan
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko azaroaren 22a
Bakterioen belaunaldi berriak ordubete eskasean sor daitezke. Horretaz baliatuz, Holanda eta Zeelanda Berriko hainbat ikerlarik oso denbora laburrean gertatutako mutazio genetikoak behatu ahal izan dituzte, 52 minuturo banatzen diren Pseudomonas Fluorescens bakterioak aztertuta.

Hainbat bakterio multzo kokatu zituzten inguru eta baldintza desberdinetan, eta belaunaldi bakoitza ezaugarri desberdinekin sortu zela ikusi zuten. Oro har, genotipo berekoak –gene talde berekoak– dira, baina fenotipo desberdinekoak, alegia, ezaugarri desberdinekoak.

Beste hitz batzuekin esanda, genotipoak belaunaldi kopuru dezentekoa behar du aldaketak izateko, baina fenotipoak belaunaldi bakarra baino ez du behar inguru berrira egokitzeko.