argia.eus
INPRIMATU
Musika protagonista Bilboko Zentsuraren Aurkako Jaialdian
Jon Torner Zabala @jtorner 2009ko azaroaren 22a
Gilberto Gil Brasilgo Kultura ministro ohiak azaroaren 26an Euskalduna Jauregian eskainiko duen kontzertuak irekiko du Zentsuraren Aurkako Jaialdia. Hurrengo egunenean,  Aziza Brahim Tindufeko kanpamenduetan jaiotako musikari sahararra arituko da Kafe Antzokian, Oreka TX taldeko txalapartariekin batera. Han eskainiko du kontzertua Rachid Taha aljeriarrak ere, hilaren 28an. Lehen eguneko sarrerak 35 euro balio du, bigarrenekoak 15/18 euro eta hirugarrenekoak 25/30 euro. Kontzertuez gain, erakusketak eta mahai-inguruak ere izango dira azaroaren bukaerara bitartean. Hizlarien artean Fahed Halabi margolari siriarra dago.