Kabittu ezinik!

Ez gu, jendea aretoetan baizik eta batzuk hori ikusita ere, aretoak bezala: gainezka, kezka...

Zerbait esan nahi du Zarautzen, Bergaran... jendetza sartu ezinik geratzeak eta astelehenaz geroztik Tolosarako sarrerarik Interneten ezin erosiak eta Hendaiako aretoa lepo beteko dela ziurtatzeak. Finalerako zortzi milatik gora sarrera salduta... batzuk horrekin kabittu ezinda omen: espektakulu bihurtu omen, masen nahas-masa nagusi omen, jende eta diru pilaketa helburu omen... Amen! Plazako jardun ia egunerokoa ahaztu segituan ala? Hor ere aritzen gara eta aritu gara azken lau urteotan ere? Jendea ongi ibili da nahiz eta epaiaren eta puntuen eta sailkapenen morborik ez izan; saio arrunt eta betikoak izanik ere, zaleak bisitatu gaitu eta gaitu, gainera!

Diruarena, Aizpurutxuko harena: “Zemuz goi horitan? Ba, ondo. Dirukin gaizki!” eta besteak “iño, gu dirukin ibiltzen gattuk ondo!”. Ba diruagatik balitz, gu ere krisian hortzak estutuz proiektuei eusteko; hezkuntzan hartutako konpromisoei erantzuteko; ikertu nahi genukeena ikertzeko; lana baldintza duinagoetan lankide gehiagoren artean… Garai bateko amonak adina letania ilaran!
Ordea, presoak dituzten senideek eta senide presotuek nahiz presatuek; herri mugimenduetan dabiltzanek; krisiak irria eguzki ondoko izotz bihurtu dietenek; hau dela edo hura celaa euskara gainbeheran somatu–sumatu dutenek... Inguruko jende askok esan digu, bertsoa elkargune, ondo pasatzeko leku, leku atsegina dela eta momentu honetan bizi izaten ari diren egonezin, inpotentzia eta abarrak arintzeko bada ere, bertsoa dutela lasaigune, elkargune, goza eta goxagune... Eta egundoko ilusioa egin digute hitzok.

Urteetako, eta baita azken lau urteotako auzolanak ere, girotu eta kohesionatu duen eremu euskaldun hau, izan bedi, hala nahi duen euskaltzaleak bere dendaren eskaparatetzat hartzeko bezain erakargarri nola bertso mailagatik hala mezuaren interesagatik ere.

Lagun batek zioen “azken bolada honetan asko entzuten ari gaituk txapelketaren alde negatiboen kontua: gehiegizko lehia, gehiegizko dimentsioa, eragin mediatikoa...”. Beste batek eskutitza idatzi digu, benetan goxo tratatu gaituelarik (milesker) eta dio “bertso saioak egiten diren aretoetan debekatuta dago erretzea eta hala ez balitz ere, jendaurrean erretzea bertso eskoletan dabiltzan gaztetxo, gazte eta gurasoentzat ere, zer irudi da hori? Legea betetzea eskatzen hasi behar ote? Hain mezu borobilak erditzeko gai direnek nola joka dezakete horrela publikoan...”. Esker mila eta besarkada bana iradokizun eta gomendioz estali gaituzuenoi. Benetan. Hemen bezalaxe gure eztabaida foroetako gai zerrendetan jasota gordeko ditugu garaia iritsi arte horiek denak eta, orduan, jorratuko ditugu ahuleziak eta indarguneak, hurrengo ekintza borobilago burutzen saiatzeko eta lortzeko. Baina orain… hanka sartzeko garaia da!

Geuk antolatu, burutu eta gozatu behar ditugu ekitaldiok baina, premia larria dugu genero ezberdinen arteko loturak oinarritik eraikitzen hasteko: herrietan bertso eskolen sareak sortuz, antzerki-kantu-musika-dantza taldeenak... Eta horrek eman behar digu indarra eta erakarmena euskeraz bizi denak elika gaitzan eta besteek jakin-min positiboz hurbiltzeko motibo. Ez badugu sare hori hedatzen zail daukagu aurrera egiten. Administrazioaren interesen eta ideologien menpe edo saihetseko kultur eskaintza indartsuen kontrako eztarrian esnatuko gara.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude