Etiopian lurra zartatzen ari da

2005ean, 56 kilometroko luzera duen pitzadura sortu zen Etiopiako Afar basamortuan. Egun gutxi batzuetan 600 metroko pitzadura jada bazegoenez, gertaera hori oso interesgarria izan da geologoek itsas azpiko zenbait gertakari hobeto ulertzeko. Normalki, pitzadurak oso lotuta egoten dira lurrikarekin, eta hemen azaltzen ari garena ere ez zen hasieran behintzat salbuespena izango.

Lurrikara txiki askok lurra zartatzea eragin dezakete, baina Etiopiako gertaera honek Dabbahu sumendiarekin zerikusia dauka. Sumendi horrek, laba kraterretik bota beharrean, lur azpian sortu zuen bidea, ibai gisa, eta hura hoztean lurra zartatu zen. Antza denez, antzeko gertaerak izaten dira itsas azpian. Badirudi aktibitate sismikoari sumendien jarduera gailentzen zaiela.

Afar basamortuan hiru plakak topo egiten dutenez, zartadura ugari ikus daiteke lurrazalean. Zientzialarien ustez, prozesu geologiko horren amaieran ozeano berria sor daiteke.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude