argia.eus
INPRIMATU
Emakumezko gondola gidaria, 900 urte eta gero
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko azaroaren 22a
Venezia 120 uharte txikiz osatua dago, eta duela 900 urte gondolak erabiltzen hasi ziren garraiobide moduan. Azken mendean garraioa modernizatu eta motordun ontziak nagusitu dira hirian, baina gondolak erabiltzen dira oraindik turismorako.

Gondolak gidatzeko lanbidea gizonei mugatua egon da orain artean, baina berriki egindako probetara hiru emakume aurkeztu ziren eta horietako batek lanpostua lortu du. Giorgia Boscolo du izena Veneziako lehen emakumezko gondola gidariak, 23 urte ditu eta aita ere gondolaria du. Dante aitak dioenez, “gondola eramateko indarra baino garrantzitsuagoa da esperientzia, eta Giorgiak bizitza osoa darama gondola gainean”.