argia.eus
INPRIMATU
Ehuneko hogei
Jakoba Errekondo 2009ko azaroaren 22a
Ur-oporretan bapo ibili ondoren, pantailara ekarri dudan lehen txostenak ederki epeldu nau. FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak eman berria da: garapen bidean direnen munduan bost uztatik bat, %20, alferrik galtzen da. Arrazoi ugari da: euriteetan, lehorteetan edo muturreko tenperaturetan biltzea, mikroorganismo-kutsadura eta mailatu, makatu edo uspelduta jasotzea, batik bat. Gure munduan, jakiak barra-barra, parrastaka xahutzeko dugun ohiturarekin, zenbat arraio alferrik galtzen ote dugu?