Memoriaren minak

  • Aritz Gorrotxategi ::Axola ez duenean

    Alberdania

    orrialdeak ::152

    prezioa ::14.50€

Eleberri hau irakurtzen amaitu nuenetik, etengabe itzultzen den galdera batek darraikit buruan. Alegia, zer da testu-literario bat irakurtzera bultzatzen gaituena, eskaintzen diren beste askoren artean? Suposatzen dut orotariko eta gustu guztietarako erantzunak badirela baina, nire kasuan, titulua bera suertatu zitzaidan erakargarri –Axola ez duenean– eta aitortu beharra dut, eleberria irakurri aurretik ez nintzela izenburu beraren karga potentzialaz jabetu ere egin. Hortaz, beste galdera bat datorkit gogora: zein zen eleberri honekiko nire espektatiba pertsonala? Momentuz ez daukat galdera honetarako erantzunik baina ziur naiz gauza batez, ni ere aldatuz noa.

Superfizialki esanda, pertsonaiengan joandako bizitzaren minak eragindako barne aldaketak osatzen du eleberriaren argumentua, eta iraganak sortutako korapiloa askatzeko prozesuan gorpuztuz joango da nobelaren sare nagusia, planteatuko zaien dilema erabakigarri baten eskutik: eternitatean ala denboran bizi? Baina galdera horretarako, bada erantzun klabe bat ere: gauza guztiak ordenuz higitzen dira eta etengabe doaz. Galdera-erantzun horretan biltzen da, pertsonaiak noraezean uzten dituen iragana eta oraina, memoria eta ahanztura elementuen arteko tentsio dramatikoa.

Pertsonaien artean, tentsio horren eredua antonomasiaz, emakume bat dugu. Irenek beldurra die trenei, senarra hil zaionetik dortokaren antzera dabil eta Tolstoi du idazle kuttuna. Errealitate errutinarioan txertatua den arren –lana, terapia, ibilaldiak– imaginarioari lotuak dauden sinboloz eta metaforaz beteriko mundu batean ageri zaio irakurleari –ibaia, trena, animaliak, eternitatea– deskodifikatu beharreko mezu baten antzera. Elementu horiek guztiek osatzen dute Ireneren memoriaren konstelazio sarea, etengabe itzultzen diren iraganeko mamuen itxuraz, ahaztuezinak.

Hala ere, ez al da memoria eternitatearen sinbolo? Memoria eta denbora bateraezinak dira, bizitza eta heriotza bateraezinak diren modu berean. Denbora gizakiaren eboluzioan funtsezko elementua da, testuak berak dioenez –“Esperientzia bakoitzarekin aldatzen bazara, zer da zugan aldaezin geratzen dena? Etengabe aldatzeko bokazioa”–. Memoria, etengabe itzultzen den zerbait aldaezina izanik, hura berreskuratuz eta gogoratuz ahaztu dezakegu. Horrela, Axola ez duenean, soilik, iraganaz sendatuta gaudela sinestu dezakegu.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude