argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2009ko azaroaren 17a

Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko abeslariak Berrian: "Musikaren industria krisian dago, baina musika bera ez. Krisiak dauzkagun gabeziak azaleratu ditu, baina zorigaitz hau aukera bihurtu behar dugu, eta musikariok inplikatu eta gidari izan behar dugu. Lehen lerroan egon behar dugu, etorkizuna bidezkoagoa izan dadin. Erabakiguneetan egon behar dugu, eta ahots nagusia izan. Euskal musikagintzarekin kezkatuta nago; taldeen artean ez dago komunikaziorik, indibidualismo arriskutsu batean murgilduta gaude. Hausnarketa egin beharko genuke, sortzailea bera erabakiguneetan egotea nahi badugu".