Txingurrifilia

Haziak sakabanatzeko luzokerminaren (Ecballium elaterium) tankerako taktika darabilte barrabas jendeak (Oxalis sp.) eta elorri-triskak (Genista scorpius). Ez haren eztandaren zakarkeriarekin, baina bai fruitua bat-batean zabalduz.

Beste batzuk zuhurrago, isilago, isil-misilka antolatu dute beren hazien hedakuntza, putz eta puzkerren behar handirik gabe. Landare mirmekofiloek, adibidez; txingurriak maite dituzten landareak, alegia. Asko dira ugaltzeko txingurriekin tratua egina dutenak, mirmekofiloen artean mirmekokoroak. Eboluzioan landare eta intsektu espezieek topo egin dute eta iraupenerako elkarren aurka baino elkarrekin aritzea hobe dutela jabetu eta auzolanean aritzen dira, auzolan horren hartu eta emana etengabe hobetuz. Landareak txingurriak aprobetxatuko duen jaki-erreserba bat eransten dio haziari –olio gozoak gehienetan–, haziak lurrera hurbilduko ditu, garraiorako tamaina eta forma egokiz jantziko ditu, eta abar. Txingurriak haziak amarengandik urrutiratuko ditu, harekin ez lehiatzeko eta haren bizkar bizi diren gaitz eta izurriteetatik urrun; bukatzeko, haziak lurperatu egiten dituzte, erein. Hazia txingurritegira eramango dute eta bertan metatu, behar ahala axalean daraman jakia kendu eta hor barrena, inguruko lur aproposen batean lagatzeko. Axalean, azalean daramatzan olioak kentzerakoan, ordea, azal hori otxabutuko diote eta horrek hazia ernatzea azkartzen du. Zein baino zein hobeto, txingurria elikatuta eta hazia egoki ereinda.

Gisa honetako landare mirmekokoroak Australian mila eta bostehunen bueltan, Afrikan beste mila inguru eta horietatik kanpo hirurehunen bat ezagutzen dira. Brasilen, esaterako, hazi hauekin sortutako muintegiak –baratzatxoak deitzen diete– txingurritegitik urrutira gabe izaten direla jabetu dira. Azkarra izanik, jakiak dituen haziak emango dituen landare berria atarian nahi du txingurriak.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude