argia.eus
INPRIMATU
Pertsonaia historikoek badute Twitterra
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2009ko azaroaren 15
Historical Tweets (www.historicaltweets.com) webguneari esker pertsonaia historikoek Twitter moduko sare soziala dute.
Erabiltzaileek, gehienez ere 140 karakteretan, esaldiak eta iruzkinak ipin ditzakete Jesukristo, Kennedy, Napoleon, Elvis Presley, Gandhi, Gutenberg nahiz Kolonen ahoetan (irudian, Adolf Hitler gaztearen alegiazko esaldia).

Oraingoz ingelesezko bertsioa besterik ez dago abian, baina beste hainbat sare sozialekin gertatu den moduan, ekimenak arrakasta izanez gero laster beste hainbat hizkuntzatan ere erabili ahal izango dela espero da.