Non dago nazio kutxa?

Politikakeriak –Euskal Herriaren batasunaren etsaiek antzeztua– egoera gorabeheratsua eragin du gure nazio ekonomian, eta bereziki gure finantza erakundeetan. Duela gutxi arte Hego Euskal Herriko lau aurrezki kutxak elkarlanean ari ziren: BBK, CAN, Kutxa eta Vital. Aurrezki Kutxen Federazio Euskal Nafarrean sartuta zeuden. Kolaborazio planen barruan, urteroko Memoria ere eskaintzen zuten, batera egindako ekintzen emaitzak emanez. Gero, arrazoi politikoak ere tartean zirela –hau da, nazio kutxa baten edozer zantzu saihesteko– Hegoaldeko lau kutxen arteko lotura organiko hori diluitzen joan zen. Ondoren, EAEko hiru kutxen arteko fusioa egiten saiatu ziren, eta hemen ere arrazoi politikoak medio –botere protagonismoarengatik–, fusioa ez zen aurrera atera.

Testuinguru horretan bi fusio posibleren berri eman zaigu orain: bata, Nafarroako CAN eta Kanarietako kutxa baten artekoa; eta bestea, Bizkaiko BBK-k Caja Castilla La Mancha-rekin egitekoa zuena –azkenean huts egin du, joan den astean Cajasturrek erosi baitzuen kutxa hori–. Komeniko litzateke CAN eta BBK-ko ordezkariek eta arduradun politikoek esplikatzea, ea zergatik ez den aurrera egiten Hegoaldeko lau kutxen fusio naturalarekin, eta aldiz, euskal ekonomia eta politikatik hain urrun dauden beste erakundeekin fusionatzeko operazioak egitera jotzen duten. Euskal Herriak berezko finantza erakunde indartsua behar du: gure gizartearen orainari eta geroari aurre egin eta gizarte hori berdinagoa izateko, gure enpresak lehiakorragoak eta berritzaileagoak bihurtzeko, eta hortaz, enplegua mantendu eta pobrezia poltsak saihesteko. Erakunde horrek nazio kutxa handia izan behar luke, eta Iparraldera ere hedatu beharko litzateke. Gure berezko gune soziopolitikotik kanpo dauden erakundeekin fusionatzea ez da bide hoberena hori lortzeko.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude