Noiz Garzonen ibilbidea epaitzeko eguna?

Alakraneko marinelak aske uzteko eskatu zuten hilaren 7an Bermeon bildutako milaka lagunek.
Alakranaren auzian , bitxia bada ere, ados nago El Mundo-ko editorialistak arazoaren hasiera eta amaiera arakatzean eskaintzen dituen bi klabe nagusiekin. Hasierari buruzkoa: “...labirinto honetan baldin bagaude, nagusiki Garzonen jarduera ausartegiagatik da”. Amaierari buruzkoa: “Inoiz baino arrazoi gehiagorekin, orain ezin dira urrats desegokiak eman, are gutxiago, ezin dugu arazorik izan gure kontzientziarekin Alakrana askatzeko edozelako irtenbidetan arakatzeagatik. Baita ere, azken unean halakorik beharko balitz, bi piratak Auzitegi Nazionaletik Kenia edo Somaliara eramateko legezko bideren bat topatzeagatik, horrekin saihestuko balitz 36 marinelen bizitzak arriskurik txikiena izatea”.

Editorialgileak ez ditu “legearen inperioa”, “zuzenbide Estatuaren izaera eta indarra” eta herritarrok –euskaldunok bereziki– hainbestetan entzun eta halako arazoetan horren berba hutsalak diren horiek erabili. Hobe horrela. Eta hobe beste hainbestetan ere zentzu berarekin jokatuko balitz.

Hori da oro har, Estatuko komunikabideetan eta iritzi publikoan oso sustraitua dagoen iritzia, egin dezala Espainiako Gobernuak egin beharrekoa marinelak euren etxeetara bizirik eta inongo kalte barik itzul daitezen. Ia inoiz ez moduan, Euskal Herrian egindako mobilizazioak ere, gaiaren oinarrian dagoen adostasunaren erakusle dira.

Bost hilabete lehenago, ustezko beste 13 pirata libre utzi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, epaileen esanetan Kode Penalak “pirateria delitua” kontuan hartzen ez duelako. Oraingoan, Garzonek delitu hori alboratu eta “legez kanpoko erakundea osatzea, armak izatea eta lapurketa” leporatu die. Ozeano Indikoan harrapatutako somaliarrei, epaile espainiar batek legez kanpoko erakundeko kide izatea leporatzea? Armak eramatea? Gutxienean barregurea ematen du.

Garzon epaileak oraingoan ez zuen prebarikaziorik egingo hala jokatzearekin, baina herritar soilak baldin badaki epaile izarraren erabakiak negoziazioa burutu behar duen Gobernuari zer dakarkion, are gehiago Garzonek berak. Legeak lege, pertsonen bizitza arriskuan jartzen duten jokabideek ere izan beharko lukete lekurik zigor araudietan, gutxien-gutxienez epaile edo agintari hori kargugabetzeko.

Sei hilabete bete dira PSE-EE eta PPk euren gobernu akordioa sinatu zutenetik. PP ez da gobernuan, baina zenbait sailetan balego moduan, esate baterako Herrizaingo Saila eta Hezkuntza, gizartea egituratzeari begira giltzarri diren sailak.

Gaitza da bi eremu horietan izaten ari diren jarrerekin hainbeste erabiltzen den “kontsentsu” hitzak zentzurik izatea. Eta normala da gainera, sozialista eta popularrak gobernura iritsi ziren aldaketa indarrean jartzeko eta hori egiten ari dira, konplexurik gabe gainera. Hori bai, kontsentsua, bizikidetza, askatasuna eta gisakoen aitzakia baino, hobe lukete aitortzea ideologia batek eta ideia politiko batzuk bultzata ari direla. Hori da gobernu guztiek egiten dutena.

Dena den, kontsentsu eta bizikidetza gutxi bultza daiteke, oraingo hezkuntza sailetik esaten denean, lehengo hezkuntza sailaren arauek EAEko biztanleen %80 atzerritartzat hartzen zutela. Eta, beraz, ondoriozta daiteke, %20ko horren ordezkariak ari zirela %80ko horien seme-alabak “adoktrinatzen”. Errealitateaz egindako tamainako faltsukeriak ezin dezake ezer txukunik eraiki.

Ez da egia euskara eta gaztelera orain maila berean jarri direnik. Legearen ikuspegitik, gauzak ondo finkatuta daude duela 30 urtetik hona: Espainiako Konstituzioak argi eta garbi uzten du herritar guztiek dutela gaztelania “ezagutu beharra” eta, hala nahi izanez gero, “erabiltzeko eskubidea”; beste hizkuntzak eskubideen eremuan geratzen dira, ez dira derrigorrezkoak ezta euren autonomietan ere. Bai, EAEn koofizialak dira gaztelania eta euskara, baina legezko auzi larrietan ezaguna da Auzitegi Gorena eta Konstituzionala zertan oinarritzen diren.

Baina legezko egoera albo batera utzita, are eta larriagoa da berdintasun itxurakeria horiek haizatzea hizkuntza baten eta bestearen benetako errealitatea zein den ikusita. Besterik gabe, euskaraz normaltasunez bizi gura duten milaka euskaldunei iseka egitea da.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude