Langileak proiektuaren jabe

  • Azken hilabeteotan Argiaren iraganeko zertzeladak eskaini ditugu orriotan. Oraingoan gaur egungo Argiaren muinera joko dugu, 90 urte iraun duen komunikazio proiektuak une honetan oinarri dituen printzipioetara.
Argiako langileak
Argiako langileak
90 urte bete dituen komunikazio proiektua asko aldatu da bere historian, etengabe egokitu eta berrantolatu behar izan du garaian garaiko beharrei erantzuteko. 1980ko hamarkada hasieran Argiak ekonomia sozialaren ereduari heldu zion (kooperatiba) eta egun ere S.A.L. bat osatzen dute bertako langileek. Hala, Argiako langileak proiektuaren jabe dira, “zentzu guztietan”, Berdaitz Goia kudeatzaileak dioenez, “ekonomikoki nahiz erabakiei dagokienez. Proiektua uneoro bazkideek eta, beraz, langileek nahi dutena da, erabakitzen dutena, eta horrek proiektuaren independentzia bermatzen du”.

Argia egiten duen Komunikazio Biziagoa enpresaren bazkidetza aukerazkoa izan arren, langileen %90etik gora da bazkide. Xabier Letona zuzendariaren hitzetan, “komunikazio eta informazio ekimen batean sinesgarritasuna izatea oso garrantzitsua da, eta horretarako menpekotasunik gabeko proiektua garatzea funtsezkoa da. Langileak enpresaren jabe izatea giltzarri da horretarako”. Horrek guztiak funtziona dezan langileen arteko konfiantza, komunikazioa eta berdintasuna funtsezko printzipiotzat dituzte. Berdaitz Goiaren esanetan, “bakoitzak bere ardura du baina guztiak berdinak gara; antolaketa guztiz horizontala da”.

Langileen erabakitzeko ahalmen hori da motorra, Estitxu Eizagirre erredaktore buruaren iritziz. Bazkidetzaren filosofia maila guztietan islatzen dela dio: “Erredaktore bakoitzak bere atala bultzatzen du baina besteekin etengabeko loturan. Hala, iragazkia egunero, etengabe, gauza guztietan dago. Artikulu bakoitzaren atzean langile askoren lana eta irizpideak daude”. Ideia edo bide berrien atzean ere langileak daude eta hori Interneten antzematen da bereziki, euskarri horrek ekimen berriak gauzatzeko aukera zabala eskaintzen baitu.

Argia astekaria izanik, helburua ez da Euskal Herrian gertatzen eta egiten den guztia biltzea. “Informazio kopuru ikaragarri honetan, aukeratu eta ikuspegi kritikoa landu behar dugu”, dio Eizagirrek, “eta gaiak eta ikuspegiak lantzeko ere askatasun osoa daukagu”.
Lan egiteko modu horren bidez bilatzen den berehalako helburua irakurleengana iristea da, Xabier Letonak azaldu bezala: “Erronkarik handiena astero-astero irakurlearengara iristea da, irakurleak gutako bakoitzaren lanak gogoz irakurtzea. Eta, jakina, irakurleak sentitzea horren ondorioz Euskal Herriko errealitate informatiboan hobeto kokatua dagoela”.

Baina asteroko asmo horren gainetik dagoen helburu nagusia horrela laburbildu du zuzendariak: “Bestelako Euskal Herria, bestelako mundua nahi duten herritar guztiek Argia erreferentziazko gune informatibotzat izatea”.

Horretara iristeko oztopo eta mehatxu asko gainditu behar izan ditu eta beharko ditu Argiak. Batetik arazo ekonomikoak aldizkaria bezain zaharrak dira Argian eta oro har euskarazko prentsan. Bestetik, Mendebaldeko prentsaren azken urteotako krisia ere hor da. Argiak goiz heldu zien teknologia berrien aukerei, eta Internet gero eta euskarri sendoagoa da komunikabide honentzat. “Horrek XXI. mendeko komunikaziora egokitzeko prest gaudela erakusten du”, Letonaren aburuz.

Argia etengabe egokitu da, eduki erlijiosoz osatutako liburuxka hartatik egungo multimedia komunikazio proiektura arte. Eta etorkizunean ere egokitu beharko du. Eta Argia egingo dutenek erabakitzen dutena izango da. “Mehatxurik handiena” dio Xabier Letonak, “norberak egiten ari den horretan ez sinestea edo ingurukoei transmititzen ez jakitea da. Zerbaitetan sinesten baduzu eta horretan saioak behin eta berriro egiten badituzu, porrotak izango dituzu batzuetan, baina azkenean aurrera egingo duzu”.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude